Estatu Batuetako Wildlife Conservation Society erakundearen eskutik iritsi da mapa. Mapa horretan gizakiak Lurreko gune guztietan duen eragina irudikatu eta giza eraginpean dagoen lur-azaleraren ehunekoa kalkulatu dute, itsasoa kontuan hartu gabe. Eta datuek diote % 83 dagoela egoera horretan, hau da, Alaska, Kanada eta Errusiako basoak, Mongolia eta Tibeteko goi-lautadak eta Amazoniako eskualde zabalak ez beste guztia.