Giza gorputzaren holografia

Giza gorputza hiru dimentsiotan.

Frantziako Rhin Garaian Saint-Louisko holografi institutuan hiru segundoren buruan giza gorputzaren forma zehatz-mehatz neur daiteke. Horretarako hiru angelu desberdinetatik argi-izpiak igortzen dira pertsonaren gorputzera. Gorputzean detektaturiko deformazioei zenbakizko kamera batek argazkia ateratzen die.

Erregistratutako datuak ordenadore batera bidaltzen dira eta honek bere programari esker 150.000 puntu baino gehiagoren koordenatuak kalkula ditzake. Puntu horiekin hiru dimentsiotan giza gorputzaren irudia osatzen da. Teknika honek aplikazio ugari izango du industrian; eskiatzeko arropa aerodinamikoak egiten, adibidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila