Giza genomaren sekuentziazioa zenbakitan

Celera Genomics enpresa pribatuko zientzialarien arabera, giza genomak 26.383 eta 39.114 gene bitarte ditu. Orain arte, giza genomaren % 95 sekuentziatu dute, hau da, 26.383 gene, eta lortutako datuen fidagarritasuna % 99,96 da. Genomaren % 99,99 berdina da pertsona batetik bestera; beraz, gainerako 0,01 da gizakiak bata bestearengandik desberdintzen dituena.

Beren esanean, geneen sekuentziazioan 2,1 milioi mutazio daude. Genomaren sekuentziazioa egiteko, bi gizonezkoren eta hiru emakumezkoren ADNa erabili dute: afroamerikar, txinatar eta mexikar bana eta bi kaukasiar. Guztira, Estatu Batuetako, Australiako eta Espainiako 282 zientzialari aritu dira lanean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila