Giza genoma geroz eta publikoagoa

Giza genoma bi erakundek deskodetu zuten. Erakundeetako bat publikoa zen, baina bestea, Celera Genomics, enpresa pribatua zen. Ondorioz, lehenengoaren sekuentzia baino ez da doan ezagutarazi orain arte. Hemendik aurrera, ordea, Celera Genomics-ena ere deus ordaindu gabe kontsultatu ahal izango da GenBank web gunean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila