Giza espezieak gero eta gene gutxiago

Hasieran uste zen baino gene gutxiago ditu gizakiak. Hasierako zirriborroan gizakiak 30.000-40.000 mila gene zituela aipatu zuten ikertzaileek, baina, azken kalkuluen arabera, badirudi giza genomak 20.000-25.000 gene besterik ez duela.

Nolanahi ere, zientzialarien esanean, gakoa ez dago gene-kopuruan, baizik eta geneen erregulazioan. Izan ere, gene bakoitza era batera baino gehiagotara erabil daiteke, eta erabilera hori erregulazioaren mende dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila