Giza burmuinaren antzeko ordenagailuak

NASAk garatutako gailu batek ordenagailuek giza burmuinaren antzera lan egitea ahalbidetuko du. Kamera baten bidez irudiak hartzen dituztenean, makinek ondoren egin beharreko urratsak erabaki behar izaten dituzte; sistema berri honekin, erabaki horiek bizkorrago hartu ahal izango dituzte.

Hartara, adibidez, Marteko azala ikertzeko bidalitako makinek oztopoak gainditu, aztertzeko interesgarriak diren lekuak hautatu eta Lurretik kontrolatu gabe nabigatu ahal izango dute. Hori guztia lortzeko, bi teknologia erabiliko dira: burmuina imitatzen duten txipak eta txip horiei egitura kubikoa emango dien lotura tridimentsionala. Sistema garatzeko, ikertzaileak neuronen arteko sinapsian oinarritu dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila