Gibel artifiziala

Gibeleko gaitzak dituztenek itxaropentsu egon daitezke. Izan ere Sevilla eta Bartzelonako ospitale banatan dialisirako tresnen antzeko gibel bioartifizialak martxan jarri berri dituzte. Gaitz epatikoa zutenen hilkortasun-tasa altua zen oso (% 98 ingurukoa), ez baitzen transplanteetarako behar adina gibelik lortzen. Aurrerantzean, ordea, gaixoek egoera onean iraun ahal izango dute eurentzat egokia den ordezko gibela topatu arte.

Gibel artifizialak, egunean sei orduz odola garbitzeaz gain, txerri-hepatozitoak gehitzen ditu odolera eta, hauen bidez, emaitza ikusgarriak lortu dituzte EEBBetan froga gisa erabili duten 10 urteetan. Txerri-hepatozitoak gehitzeak zenbaitetan gaixoa sendatu egin omen du. Sevillako ospitaleko arduradunen hitzetan, makina honekin tratatutako gaixoen biziraupena % 90ekoa da (transplantea izan dutenak barne). Bi ospitaleotan jarri dituzten bi makinak, horiek egiten dituen enpresa estatubatuarraren probako programan sartuta daude eta oraingoz gaixo larrienek soilik erabiliko dituzte. Probak urtebete iraungo du eta Frantzia, Alemania eta Belgikara ere zabaldu asmoa dute.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.