GIBaren trikimailua

Tours-eko Unibertsitatea

Hiesa eragiten duen birusetako batek, GIB-1ak, beste birusetan ikusi ez den amarru bat erabiltzen du sistema immuneari ihes egiteko: kanpoaldeko proteina-geruzak dituen azukre-molekulak lekuz aldatzen ditu; horrela, antigorputzak lotzen diren guneak estalita gelditzen dira, eta antigorputzak ezin zaizkio birusari itsatsi. Normalean, sistema immuneari iruzur egiteko, kanpoaldean dituzten proteinen sekuentzia aldatzen dute birusek. Oraingoan, ordea, GIB-1a pauso bat gehiago emateko gai dela ikusi dute. Ikerketa Nature aldizkarian argitaratu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila