GIB birusaren gordelekua aurkitu dute

GIB birusaren gordelekua aurkitu dute
2010/05/01 | Elhuyar

Hiesa duten pazienteek kontrolpean izaten dute GIB birusa, HAART izeneko terapia erasokorra erabiliz; hala ere, birusa gorputzean dago oraindik, detektatu ezin bada ere. Eta terapia-botikak hartzeari uzten diotenean, birusa berriz ere ugaldu egiten da. Horrek esan nahi du gordeleku batzuetan irauten dutela birusaren ale gutxi batzuek. Orain, Estatu Batuetako John Hopkins Unibertsitateko ikertzaile batzuek aurkitu dute hezur-muineko HPC zelulak direla gordeleku hori, odola sortzeko prozesuan parte hartzen duten zelula batzuk.

1
264
2010
5
007
Mikrobiologia
Albisteak
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila