GIB, betiko erresistentzia

GIB (Giza Inmunoeskasiaren Birusa) birusaren zenbait anduiek botikei dieten erresistentzia behin betikoa dela ikusi dute Britainia Handiko ikertzaileek. Birmingham-en droga bidezko tratamenduak huts egin duen 550 kasu aztertu eta guztietan odoleko GIB birus erresistentearen maila oso handiak neurtu dituzte. GIB birusak mutazioei esker lortzen du erresistentzia eta tratamendua utzita anduia desagertzen den arren, botika bera hartzen hasitakoan berriz agertu egiten da, aurrekoan baino azkarrago eta kopuru handiagoan gainera. Dirudienez, bitarte horretan birus erresistentea nodo linfatikoetan geratzen da. Aurkikuntzak droga-tratamenduak birziklatzeko esperantzarekin amaitu du hein handi batean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila