Estatu Batuetan emakume guztien ehuneko biak (hau da, 1,5 milioi emakumek), silikonazko protesiak jarriak zituzten bularretan, baina kenduarazi egin dituzte. Ikerketa batzuek diotenez, kolagenozko inplanteek ere inmunizazio-erreakzioak eragin ditzakete. Fabrikatzaileek, dena den, ukatu egiten dute horrelakorik gertatzen denik.