Orain dela hilabete batzuk, momar marrazoaren bost arrautza bidali zituzten Getxoko Aquariumera Donostiako Aquariumetik. Dagoeneko hiru momar eme jaio dira --abuztua eta azaroa bitartean--. Hala, jaiotako marrazoak ikusgai daude Getxoko Aquariumen, baita garapen-fasean dauden beste bi arrautzak ere. Arrautzek azala zeharrargia dute, eta, horri esker, barruan garatzen ari den enbrioia ikus daiteke, elikagai-iturri duen biteloarekin batera.