Gerriko berria Eguzki-sisteman

Eguzki-sistema zehatz-mehatz behatzen ari den Hubble teleskopioak ezuste berri bat eman die astronomoei. Ez da nolanahikoa gainera, Eguzkia-sistemaren azken mugatan, Netunoren inguruan eta izar nagusitik 5.000 kilometrora, kometa-multzo berria atzeman baitu Hubblek. Aurkikuntzaren ondorioak zeintzuk izango diren ez badakigu ere, teoria asko baztertu beharra izango dela pentsa daiteke.

EEBBetako astronomoek emandako datuen arabera, Kuiperren Gerrikoaren diametroa 145.000 milioi kilometrokoa da eta 200 milioi kometa inguruk osatzen du.

Besteak beste, gure sistemaren azken mugatzat jotzen zen Neptunoren inguruan bestelako egiturarik ba ote dagoen galdetzen diote elkarri aurkikuntzaren berri eman duten EEBBetako astronomoek. Kuiperren Gerriko izenaz bataiatu den egitura berriak bestalde, Pluton misteriotsuaren jatorriari buruzko argibideak emango dituela espero da.

Zenbait astronomoren iritziz izan ere, Pluton ez litzateke planeta bat izango, Eguzki sisteman zehar barreiaturik dauden kometarik handienetakoa baizik. EEBBetako astronomoek emandako datuen arabera, Kuiperren Gerrikoaren diametroa 145.000 milioi kilometrokoa da eta 200 milioi kometa inguruk osatzen du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila