Gerran beti arriskuak

Serbia eta Kroaziaren arteko gerran hildako asko gertatu da, baina agian oraindik txarrena iristear dago. Ekainaren lehen astean serbiarrek botatako bonba batzuk Sarajebo-ko iparraldean dagoen Tuzla hirian lehertu ziren, merkurio eta klorozko biltegi batetik 750 m-ra, hain zuzen ere.

Sarajebo-tik 120 km-ra "Polihem" izeneko lantegian materia plastikoak fabrikatzen dira. Beraz, merkurioa eta kloroa biltegian eduki beharra dute, gerora kloroa elektrolisi bidez tratatu ahal izateko.

"Biltegiratutako kloro-kantitatea (450 tona), zenbait kilometrotan jendea hiltze moduko kloro-lainoa sortzeko nahikoa da, dio M. Gastean adituak. Gainera, kloro-gasa gerran erabilitako lehen gas toxikoa izan zen eta eragina guztiz ezaguna da.

Biltegiratutako merkurio-kantitatea 50 tonakoa da eta ingurugiroan izan dezakeen eragina guztiz kaltegarria. Sute-kasuan zenbait substantzia toxiko sor daiteke, hala nola azido klorhidrikoa, merkurio kloruroa, etab. eta substantzia hauek inguruko ibaietara eta azkenik Danubiora isur daitezke.

Polihem-eko langileak biltegiak ahalik eta gehien babesten saiatu badira ere, arriskua begien bistakoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila