Gero eta elefante asiar gutxiago gelditzen dira

Hori salatu du Kenyako animalia basatien zerbitzuko zuzendari ohiak. Haren esanean, azken hamar urteotan Asiako elefante basatien % 80 inguru desagertu dira, eta dagoeneko 35.000-30.000 besterik ez dira gelditzen. Dirudienez, Txinako biztanleen egoera ekonomikoak hobera egin duen heinean, boli-eskaera igo egin da; beraz, legez kanpoko ehiza neurrigabea izan da. Gainera, beldur da hurrengo helburua ez ote diren Afrikako elefanteak izango. Dena dela, argi utzi nahi du epe luzera elefante basatien arriskurik handiena habitataren galera dela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila