Hiriak 8 milioi biztanle ditu eta bere altitudea 8,5 cm jaitsi da 1985.ean, 6,2 cm 1986.ean eta 4,3 cm 1987.ean; 19 cm hiru urteetan alegia. Gertakizun honen kausa zera da: hiriaren azpian dagoen ur freatikozko geruzaren meheagotzea.
Gehiegizko ur-ponpaketaren ondorioz Tianjin azpian dagoen lurrazpiko laku erraldoia ura galtzen ari da urtetik urtera eta ez dio lehen bezala gainean duen lurrari eusten.
Tianjineko agintariek ura putzuetatik ez ateratzea erabaki dute; horrela hiriaren hondoratzea astiroago gertatuko bait da.