Nafarroako Unibertsitate Klinikan, gernu-inkontinentzia tratatzeko entsegu kliniko bat egingo dute, gernubide barrenean mioblastoak injektatuz. Entsegua gernu-inkontinentzia duten 15 emakumerekin egingo dute. Inkontinentzia, neurri handi batean, esfinterreko muskulu-masaren galeraren ondorioz gertatzen da emakume helduetan. Eta, ikertzaile nafarren arabera, gernubideko esfinterraren eremuan norberaren muskulu-zelulak (mioblastoak) injektatuz senda daiteke. Hala, muskulu hori eta uzkurkortasuna handituko dira, eta inkontinentzia gutxituko da.