Pariseko zooko arduradunak oso pozik daude, Afrikako gepardo bat jaio berri delako. Gertakizuna oso garrantzitsua da, animalia galbidean dagoelako eta jaiotza eragindako obulazioaren ondorioz izan delako.
Gepardoak oso nekez ugaltzen dira naturan zein gatibu, arren espermatozoideek anormaltasun handiak eta emeek ziklo ez-regularrak dituztelako. Odolkidetasuna omen da horren arrazoirik nagusiena.
Frantziako zoologikoetan dauden 20 gepardoen ugalketa-arazoak aztertzeko programa bat egiten ari dira. Programaren helburua gepardoen ugalketa-maila handiagotzea da. Kumea jaiotzea arrakasta handia da; izan ere, arretako bat ez dela antzua ikusi da eta horrek intseminazio artifizialeko teknikak erabiltzea posible egingo du.