Genero eta espezie berriko altzifre vietnamdarra

Orain arte ezagutzen ez zen altzifre-espezie bat atzeman du zientzialari-talde batek Vietnamgo ipar-ekialdean.

1999ko urrian, eremu horretako orkideak aztertzen ari zirela aurkitu zuten zuhaitza botanikariek, baina espezie berria dela ziurtatu arte ez dute jakinarazi. Xanthocyparis vietnamensis izeneko konifero txiki horrek hostaila berezia du: altzifre helduek, orratz itxurako hostoekin batera, zuhaitz gazteek dituzten ezkata-itxurakoak ere badituzte. Berez oso urria izateaz gain, bere zur lurrintsua hilkutxak egiteko oso preziatua denez, desagertzeko zorian dago.

7 urte lehenago Australian atzeman zuten Wollemi pinuaren ondoren ez zuten beste koniferorik aurkitu, eta horren aurretik azken aurkikuntza 1948an egin zen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila