General Motors-en automobil elektrikoa

Estatu Batuetako General Motors automobilgileak Impact izeneko automobil elektrikoa atera berri du proba gisa. Ez dute uste arrakasta handirik izango dutenik, baina ingurugiroa hobetzeko pausoa izango dela espero dute. Apirilean hasi dira Inpact ereduko lehen automobil elektrikoak kaleratzen, eta guztira mila ateratzea espero dute. Automobilak, saldu ordez, maileguz utziko dituzte.

Gaur egun automobil elektrikoak duen arazorik handiena bateriena da, eta baliteke General Motors etxeak proba honen bidez (arrakastarik lortzen ez badu) Kaliforniako agintariak presionatu nahi izatea. Estatu horretan izan ere, 1997. urtean kaleratzen diren automobiletan % 2 poluziorik sortzen ez dutenak izango direla ezarri dute legez, eta automobil elektrikoak porrot egiten badu legea aldarazi nahiko dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila