Gela egin aurretiko musika

Gela egin aurretiko musika. Teknika berriaren helburua, eraiki beharreko gelaren planoetan oinarrituz, soinu-egiaztapena egitea da.

Ez dagoen leku batean musika edo soinuak entzutea laster baino lehen proposatuko zaie arkitektuei. Teknika berriaren helburua, eraiki beharreko gelaren planoetan oinarrituz, soinu-egiaztapena egitea da.

Frantzian Etxebizitzaren Zentru Zientifiko eta Teknikoak (CSTB) hamar urte darama aipatu alorra ikertzen. Zenbait proiektu dituzte esku artean, baina ez dira horretan ari diren bakarrak; EEBBetan ere ari baitira.

Proiektu horien guztien prototipoak mikroordenadoreetan korrituko dutenez, edozein arkitekturentzat eskuragarri izango dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila