Gazterik lehertutako izarrak

Gazterik lehertutako izarrak
2007/02/01 | Elhuyar
X-Ray & optical (ezkerrean) eta Dem L238 X-Ray, 3-color (eskuinean).
(Argazkia: NASA/CXC/NCSU/K.Borkowski; NOAO/CTIO/MCELS)

X izpiko Chandra teleskopioaren bidez, supernoba-mota berri bat aurkitu dute. Hurbileko galaxia batean, Magallanesko Hodei Handian hain zuzen, DEM L238 eta DEM L249 supernoba bikoitzaren arrastoaren irudiak jaso ditu Chandra-k. Horiek aztertuta, burdin atomoen kontzentrazio handia dutela ikusi dute. Hortaz, nano zurien eztandaren arrastoak direla ondorioztatu dute astronomoek.

Nano zuriak Ia motako supernoben jatorria dira. Baina supernoba bikoitz hori ez da Ia motakoa, inguratzen duen gasa mota horretakoek edukitzen dutena baino dentsoagoa eta distiratsuagoa baita.

Astronomoen ustez, supernoba berriaren nano zuriek ohi baino masa handiagoa zuten, eta Ia motakoek baino askoz azkarrago egin zuten eztanda: 100 milioi urte bakarrik zituenean lehertu zen, eta Ia motakoak 1.000 milioi edo 1.500 milioi urte dituztenean lehertzen dira.

Dirudienez, uste zuten baino azkarrago eboluziona dezakete izarrek, eta horrek unibertsoaren sorrera aztertzeko beste aztarna bat ematen die astronomoei.

1
228
2007
2
019
Astronomia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila