EEBBetan airearen poluzioa neurtzeko beste sistema bat asmatu dute. Argazkian azaltzen den kamioiak laser berezi bat darama; lidar izenekoa, hain zuzen ere.
Kamioi horretatik lidar-izpiak bidaltzen dira atmosferara. Izpi horiek isladatutako argia teleskopio batez aztertzen da, eta ondoren, teleskopioak ikusitakoa ordenadorez analizatzen da. Horrela, aire-poluitzaileen izaera eta kontzentrazioei buruzko mapa zehatzak lortzen dira.