Gasoila eta minbizia

Minbizien % 2 automobilek jaurtitako errekuntza-gasek eragindakoak dira.

Alemanian egin den eta “Der Spiegel” aldizkariak argitaratu duen ikerketa batek dioenez, minbizien % 2 automobilek jaurtitako errekuntza-gasek eragindakoak dira; gasoila erreta sortutako keak eragindakoak, batez ere. Ikerketa, Alemaniako “Länder”etako Ingurugiro-ministeritzetako batzorde batek burutu du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila