Bermudetako Triangelua izenaz ezagutzen den eskualdean ez omen dago zientziak azaltzerik ez duen misteriorik. Urrian abiatu eta urte berriarekin porturatuko den ikerketa itsasuntziko zientzilariek hala uste dute eta edonoren aurrean orain artekoa siniskeri hutsa zela esateko gertu daude.
Agidanez, itsasoaren hondoan, sedimentuzko plaken artean ezkutaturik, metanozko gas poltsa handiak aurkitu omen dituzte. Ikerlarien ustez, gas-poltsen egitura aldarazten duten mugimendu sismikoen eta Bermudetako Triangeluari zorigaiztoko ospea eman dioten gertakarien artean erlazio zuzena dago. Edonola ere, urtarrilean itsasuntzia itzuli arte ez dugu berri zehatzagorik izango. Itzultzekotan, beti ere.