Garuneko nerbio-zuntzek sare ordenatu bat osatzen dute

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

garuneko-nerbio-zuntzek-sare-ordenatu-bat-osatzen-
Arg. M. D. Van Wedeen, Martinos Center eta Dept. of Radiology/Massachusetts General Hospital/Harvard U. Medical School
Garuneko zuntzak oihal batean bezala gurutzatzen dira Arg. M. D. Van Wedeen, Martinos Center eta Dept. of Radiology/Massachusetts General Hospital/Harvard U. Medical School

Garunaren itxura nahaspilatsuaren atzean sare-egitura geometriko eta ordenatu bat dago, gaur Science aldizkariak argitaratu duen lan batek erakutsi duenez. Erresonantzia magnetiko bidezko irudi-teknika aurreratuekin argitu dute nerbio-zuntz paraleloz eta perpendikularrez osatutako egitura sinplea duela garunak funtsean. Zuntz horiek elkarrekin gurutzatzen dira, oihal bateko zuntzak bezala.

Erresonantzia magnetikoko teknika berri bati esker, puntu batean gurutzatzen diren zuntz guztien irudia lortzen da. Teknika horren bidez, gizakiaren eta beste lau primateren garunaren egitura aztertu dute, eta kasu guztietan oso antzeko egitura aurkitu dute. Gizakiaren kasuan, sarearen % 25 ikusteko gai izan dira, erdiguneko egitura, hain zuzen ere, kanpoaldea ezkutuan gelditzen baita tolesturen eraginez. Dena den, laster, eskaner berri batekin % 75a ikusteko gai izango direla adierazi dute ikertzaileek.Garuneko zuntzak oihal batean bezala gurutzatzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila