Garuneko hainbat asaldurak oinarri genetiko bera izan dezakete

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

garuneko-hainbat-asaldurak-oinarri-genetiko-bera-i

Garuneko hainbat asalduren korrelazio genetikoa aztertu du nazioarteko ikerketa-talde batek, milioi bat pertsona baino gehiagoren genomak alderatuta. Ondorioztatu dute asaldura psikiatriko askok aldaera genetiko berak dituztela, eta asaldura neurologikoak, berriz, desberdinagoak direla bai elkarrekiko eta bai asaldura psikiatrikoekiko ere, oinarri genetikoari dagokionez. Science aldizkarian eman dute emaitza hauen berri.

Hogeita bost garun-asaldura aztertu dituzte, neurologikoak eta psikiatrikoak, eta baita epilepsia, migraina eta iktus iskemikoa ere. Horretarako, 265.218 gaixoren eta 784.643 pertsona osasuntsuren genomak alderatu zituzten.

Gaixotasun neurologikoetan, alzheimerra eta esklerosi anizkoitza kasu, ez dute ia korrelaziorik topatu. Asaldura psikiatrikoetan, aldiz, korrelazio asko ikusi dituzte. Nabarmenena anorexia mentalaren, nahasmendu obsesibo-konpultsiboaren eta eskizofreniaren artekoa izan da, eta, aldi berean, eskizofreniak aztertutako asaldura psikiatriko gehienekin lotura duela ikusi dute. Autismoa eta Touretteren sindromea, berriz, salbuespenak dira, ez baitute loturarik gainerako asaldura psikitatrikoekin. Eta, asaldura psikiatrikoekin lotura duen asaldura ez-psikiatriko bakarra migraina izan da. Hain zuzen ere, ikusi dute  migrainak lotura izan dezakeela Touretteren sindromearekin, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduarekin, eta depresio nahasmendu larriarekin.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group