Garraio ibilgailu berria

td class="art-testua" valign="top">

Urte honen bukaerarako, garraiorako ibilgailu-mota berri bat jarriko da salgai Britainia Handian. Irudian duzue Trailer Train (Trailer trena, alegia) izenekoa.

Errepidean dagoenean Trailer trenak beste edozein trailer edo kamioi artikulaturen itxura du. Atzekaldean hiru ardatz dauzka eta 38 tona garraitzeko gai da.

Errepidetik trenbiderako aldaketa, aldamenean zonalde launa duen irteerarik gabeko edozein trenbidetan egin daiteke. Kamioi traktoreak trailer trena trenbide-bogie batean ipintzen du. Bitartean aire bidezko suspentsioak gurpilak altxatzen ditu trailerrak bogiearen gainean egon arte. Modu berean lan eginaz, ibilgailu-mordo bat lotu daiteke trena osatuz.

Trailer trenak bolumen piska bat galtzen du sapaiaren angeluen inguruan, tren-bagoien itxura har dezan eta trenbidearen tunel eta zubiei ongi molda dakien.

Ibilgailu honen helburua, distantzia handietarako trenaren abiadura lasterraz profitatzea da alde batetik, eta bestetik kamioiaren atez-ate banatzeko erraztasuna izatea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila