Landareak onddoetatik babesteko produktu berri bat asmatu du itsas biologian espezializatutako Goemar enpresak. Produktu horrek Iodus 40 izena du, algetatik erauzten da, eta txertoek bezala egiten du lan; hau da, landarearen sistema immunea indartzen du. Horrela, gaitzekiko erresistenteagoa izatea lortzen da. Zehazki, garia onddoetatik babesteko prestatu dute produktu hori eta, horri esker, ez dago fungizidarik erabili beharrik.