Galaxien elkartze emankorra

Galaxien elkartze emankorra
2006/11/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/ESA/B. Whithmore)

Hau da Antena galaxien irudi garbiena. Hubble teleskopioaren bidez lortu dute, eta garbi erakusten du bi galaxiak elkartzean milaka milioi izar jaio direla. Izar sortu berriak taldeka ageri dira, eta talde handi eta trinkoenak dira distiratsuenak eta nabarmenenak argazkian. Bestalde, bi galaxiok duela 500 milioi urte hasi ziren elkartzen; beraz, galaxien elkartzearen adibide gertukoena eta gazteena da hau.

1
225
2006
11
001
Astronomia
Berriak labur
2
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila