Hubble espazio-teleskopioak emandako informazioan oinarrituta, Esne Bidea galaxien arteko gasez hornitzen dela proposatu dute Notre Dame Unibertsitateko bi ikertzailek. Hala, urtero galaxian dagoen gasaren 0,6-1,45 eguzki-masa izarrak sortzera bideratu arren, Esne Bidea ez da gasik gabe gelditzen ari.
30 galaxiaz baino gehiagoz eratutako Talde Lokal multzoa (Esne Bidea haien artean dago) sortu zenean gelditu ziren gas-hondarrak ari dira orain Esne Bidea gasez elikatzen, ikertzaileen ustez. Azaldu dutenez, Esne Bidearen grabitate-indarrak galaxiaren barrura erakartzen du gasa. Urtero zenbat gas berri sartzen den ere kalkulatu dute: 0,8-1,4 eguzki-masari dagokion materiala.