Hubble teleskopioak jaso duen NGC 4266 galaxiaren irudiak mundu osoko astronomoak harritu ditu. Galaxia arruntek biratzean izarrak eta gas-hodeiak eramaten dituzte atzetik.
Baina NGC 4266 galaxia berezia da: batetik, galaxiaren bihotzean galaxiaren aurkako noranzkoan doan adar edo beso bat du, eta, bestetik, biratze-noranzkora zuzendutako beste bi beso.
Astronomoen ustean, beste galaxia txikiago bat irentsi zuelako azaltzen du itxura hori. Horrela, galaxiaren erdialdeak elkarketaren arrastoak izango lituzke oraindik, eta kanpoaldeko adarren okerdura orduko indarren ondorioa izango litzateke.