Gaixotasun infekziosoak

Bakterioek, birusek edo parasitoek sortutako infekzioek beste edozein gaixotasun-taldek baino jende gehiago hiltzen dute.Egindako kalkuluen arabera, munduko heriotzen % 30 infekzioen ondorio dira. Bakterioei aurre egiteko, antibiotikoak erabiltzen ditugu; txertoek, berriz, bakterioen eta birusen aurrean babesten gaituzte. Hala ere, bai batak bai besteak baditu bere eragozpenak.

Antibiotikoa sarritan erabiliz gero, bakterioek horien aurkako erresistentzia garatzen dute eta, azkenean, antibiotikoek eraginkortasuna galtzen dute. Txertoen kasuan, aldiz, bakterioen garapena da arazo; txertoa hartzen dugunetik bakterioa gure gorputzean sartzen denera denbora asko igarotzen bada, baliteke antigorputzak bakterioa ezagutzeko gai ez izatea.

James Paton katedradunaren ustean, arazo hori berehala konpondu behar da eta, horretarako, administrazioak diru gehiago bideratu beharko luke ikerketarako. Hartara, bere ustez, gaur egun erabiltzen ditugun txertoak denbora luzez eraginkorrak izatea lortuko litzateke. Izan ere, egun erabiltzen direnak, askotan, hamarkada bat igaro ondoren, jada ez dira eraginkorrak izaten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila