Itxuraz fusio hotzaren arazoa izozten ari zen azken aldi honetan. Hasierako berotasuna Siberiako hoztasun bihurtu da, aldarrikapenak oinarri sendoegirik ez zuela ikusi denean. Hala eta guztiz ere, ez zaio arazoari heriotza iritsi oraindik eta zeresanik sortuko duela dirudi.
EEBBetako Utah estatuko gobernuak Fusio Hotzerako Institutu Nazionala sortzeko 5 milioi dolar eman dizkio Utah-ko unibertsitateari. Institutuaren helbururik nagusiena fusio hotza sakonki ikertzea izango da eta horretarako 40 ikerlari arituko dira lanean.
Institutu honek zer ikerturik izango duen galdetu dute batzuen batzuk.