Fuela jaten duen bakterioak

Prestige-ren hondamendia ikusita, Euskal Herriko hainbat erakundetako ikertzaile askok buru-belarri heldu zioten lanari duela urtebete. Orain, lehenengo emaitzak aurkeztu dituzte: fuel-olioa jaten duten bakterioak. Bakterio horiek fuel-oliotik bertatik atera dituzte, eta laborategian egindako probetan fuel-olioa guztiz garbitzea lortu dute.

Argazkia: L. Cancio).

Hain zuzen ere, bakterio horiek talde-lana egiten dute, nolabait. Batzuek fuelaren hidrokarburo handiak jaten edo zatitzen dituzte, karbono-kate laburragoak lortu arte; eta beste batzuek kate labur horiek jaten dituzte. Azkenean, bakterio guztien elkarlanaren ondorioz, ez da fuel-olioaren arrastorik geratzen. Gainera, digestio horren hondakin bakarrak ura eta karbono dioxidoa dira, ez besterik.

Orain, laborategian lortutako emaitzak hondartzetan probatzen hasiko dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila