Fotosintesiaren muineko manganesoa

Fotosistema II proteina-konplexuak katalizatzen du ur-molekularen zatitzea fotosintesian. Proteina-konplexu horren muinean lau manganeso-atomo eta kaltzio-atomo bat daude. Bada, ikertzaile batzuek atomo horien kokapena zehaztu dute.

Dirudienez, hiru manganeso-atomo kubo baten erpinetan daude, baina ez aldamenekoetan; eta laugarrena estekatzaile baten bidez dago lotuta kuboari. Uraren zatitzea estekatzaileko manganeso horren eta kaltzio-atomoaren erreakzioaren eraginez gertatzen dela uste dute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila