Fosildu gabeko tiranosauroa

Duela milioika urteko bizidunen arrastoak fosil eran aurkitzen ditugu ia beti. Baina, oso noizean behin, fosildu gabeko ehunak ere topatzen dira. 2003an, horrelako arrasto bat aurkitu zuten Montanan, Estatu Batuetan: tiranosauro baten hezurdura bat topatu zuten, fosildu gabekoa eta zelula batzuk erauzteko modukoa.

Hezurraren fosiltze-prozesua hasita zegoen, baina ohi baino askoz mantsoago zihoan. Zientzialariek azido ahul batez kendu ahal izan zituzten mineralizatutako zatiak, eta dinosauroaren odol-hodiak eta beste ehun bigun batzuk aurkitu zituzten. Odol-hodi haietan zelula-itxurako egitura batzuk aurkitu zituzten, eta, beraz, egitura haietatik proteinak erauzteko itxaropena dute. Material genetikoa ere bilatuko dute, baina proteinak baino askoz azkarrago degradatzen da, eta, beraz, zientzialariek ez dute uste lortuko dutenik animaliaren DNA berreskuratzea.

Nolanahi ere, ehun bigunak lortze hutsa oso garrantzitsua da dinosauroen ikerketan. Duela 68 milioi urteko ehunak dira, eta, gaurkoekin konparatzeko besterik ez bada ere, aurkikuntza iraultzailea da.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.