Aurtengo abuztuan Madrilen antolatu dute Matematikarien Nazioarteko Kongresua (ICM2006). Irekiera-ekitaldian Fields dominak banatu zituzten, Matematikaren Nobel sariak, nolabait esateko. Saritutako matematikariak Andrei Okounkov, Grigori Perelman, Terence Tao eta Wendelin Werner izan dira.
Bada, izen bat nabarmendu da guztien gainetik: Grigori Perelman. Perelmanek milurteko lehen problema ebatzi zuen, Poincaré-ren aierua, eta horregatik eman diote Fields domina bat. Baina ez du jaso. Kongresura agertu ere ez da egin, eta zeresan handia eman du.