Ezina ekinez egina

Windows´95 sistema eragile berriak uste baino erabilpen gehiago izango du. Ingalaterrako Oxford Intelligent Machines izeneko konpainiak diseinatu berri du erabilpen horietako bat: ezinduei laguntzea.

Moda-modan dagoen Windows´95 sistema eragile berriak uste baino erabilpen gehiago izango du. Ingalaterrako Oxford Intelligent Machines izeneko konpainiak diseinatu berri du erabilpen horietako bat: elbarriei laguntzea. Horretarako Windows-ek kudeatzen duen PC-a eta robota integratu dituzte sistema bakar batean.

Robotak beso artikulatuak ditu eta PC-aren aginduak betez, objektuak manipulatzeko gaitasuna ematen du. Horrez landa, programa desberdinak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du eta OIM konpainiak aurkeztu duen prototipoa esate baterako, Autocad diseinu-programaz baliatzeko gai da. Bere kasa mugimendurik egiteko gai ez diren pazienteek biziki eskertuko dute erabilpen berria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila