Metro bat pasa neurtzen zuen, duela 800.000 urte bizi izan zen, Kretan, eta duela ehunen bat urte aurkitu zituzten haren lehen aztarna fosilak. Aurkitutako hortzen ezaugarri batzuk mamutarenak izan arren, Mediterraneoko elefante pigmeoen multzoan kokatu zuten animalia. Baina fosil haiek eta iaz aurkitutako beste hagin bat berriz aztertu ondoren, ikertzaileek ondorioztatu dute benetan mamuta zela, Proceedings of the Royal Society aldizkarian berri eman dutenez. 2006an argitaratutako DNA-analisi batek ere gauza bera iradokitzen zuen.
Mamuthus creticus berrizendatu dute, eta inoizko mamut espezierik txikiena bilakatu da automatikoki, uharteetan eman ohi den nanismoaren muturreko adibide bat. Gaur egungo elefante jaio berrien pareko tamaina zuten espezie hartako mamut helduek.