Frantziako Espazio Agentziaren CoRoT misioaren bidez, orain arte ezagutzen duten exoplanetarik txikiena aurkitu dute astronomoek. Gutxigatik ez da iristen Lurra baino bi aldiz handiagoa izatera, eta, kalkuluen arabera, planeta lurtarren dentsitatea du, gutxi gorabehera. Astronomoek uste dute oso orbita azkarra duela, eta oso gertu dagoela bere izarretik. Satelite batek aurkitu du eklipsearen metodoaren bitartez; exoplaneta izarraren aurretik pasatzen den bakoitzean, izarra eklipsatu egiten du, eta izarraren argiak intentsitatea galtzen du. Beraz, izarraren argiak periodikoki intentsitatea galtzen badu, inguruan exoplaneta bat duen seinale.