Exoplaneta baten atmosfera neurtu dute lehenengo aldiz

Exoplaneta baten atmosfera neurtu dute lehenengo aldiz
2010/03/01 | Elhuyar

Kanadako eta Alemaniako zenbait astronomok HR 8799c exoplanetaren atmosferako espektroa neurtu dute. Lehenengo aldia da exoplaneta batek igortzen duen erradiazioa zuzen-zuzenean neurtzen dutena.

Helburua da exoplaneta horren atmosferaren konposizio kimikoa neurtzea. Izan ere, horrek planetaren eraketari eta eboluzioari buruzko informazioa ematen du.

Torontoko Unibertsitateko Markus Jansonek zuzendutako taldeak ikusi du espero zitekeen baino metano gutxiago dagoela goi-atmosferan, eta, beraz, karbono gehiena karbono monoxido gisa metatzen dela. Horrek esan nahi du litekeena dela planeta elementu astunetan aberatsa izatea, haren izarrarekin alderatuta. Horrenbestez, ondorioztatu dute exoplaneta gure eguzki-sistemako planeten antzera sortu zela.

1
262
2010
3
014
Astronomia
Albisteak
15
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila