Matxin itzultzailearen bertsio berria aurkeztu dute
Eleka enpresak, EHUko IXA taldeak eta Elhuyar Fundazioaren I+G taldeak aurkeztu dute Matxin itzultzailearen bertsio berria. Software hori Opentrad webgunean itzulpen automatikoa egiten duen motor informatikoa da. Bertsio berriak hobekuntza kualitatiboa dakar. "Orain arteko bertsioa gramatika-arauetan oinarritzen zen; bertsio berri honetan, berriz, sistema hori hobetzeaz gain, metodo estatistikoak sartu ditugu" dio Ibon Aizpurua Eleka enpresako informatikariak.