Europako Batzordeak Energiaren Euskal Erakundea, EEE, eta Eolicas de Euskadi onartu ditu energia berriztagarriak bultzatzeko programaren barnean. Bi erakundeek Europako Batasunaren Aireratze-kanpaina (Campaign for Take-Off) izeneko programan parte hartuko dute. Kanpaina horretan, energia-iturri berriztagarriak garatzeko konpromiso sendoa duten enpresak eta erakunde pribatu nahiz publikoak biltzen dira.
Zehatzago, EEE, “Euskadiko hezkuntza-zentroetan sare elektrikoari lotutako eguzki instalazio fotoboltaikoak” proiektuarengatik onartu dute, eta Eolicas de Euskadi, berriz, “Energia eolikoa Euskadin sustatu eta garatzeko plana” plazaratzeagatik.