Euskadiko lehen bioetanol-hornigailuak inauguratu dituzte

Euskadiko lehen bioetanol-hornigailuak inauguratu dituzte
2007/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: EEE/EVE)

Energiaren Euskal Erakundearen (EEE/EVE) ekimenez, bioetanol-hornigailuak jarri dituzte Arabako eta Gipuzkoako hiru gasolina-zerbitzugunetan.

Bioetanola landare-jatorria duen erregai likido bat da, eta azukre edo almidoi ugari duten produktuetatik lortzen da; adibidez, erremolatxatik, azukre-kanaberatik eta zerealetatik. Bioetanolaren ezaugarri kimikoak direla eta, jatorri fosila duen gasolinarekin nahas daiteke, petroliotik eratorritako produktuen kontsumoa gutxitzeko.

Bioetanola ez da banatzen egoera puruan, 95 oktanoko gasolinarekin nahasita baizik. Ehuneko ezberdinetan merkaturatzen diren bioetanol-nahasteak e letraz eta bioetanolaren ehunekoa adierazten duen zenbakiaz identifikatzen dira. Hala, zerbitzugune horietan hiru bioetanol-nahaste hauek dituzte: e5 (% 5 bioetanol duen nahastea), e10 (% 10 bioetanol duena) eta e85 (% 85 bioetanol eta % 15 gasolina). Europa osoan e5 baino handiagoak diren nahasteak banatzen dituzten lehenengo hiru gasolina-zerbitzuguneak dira.

1
234
2007
9
012
Energia berriztagarriak
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila