Europako Batzordea urak garbitzeko ekinean

M. ESTONBA

Europako Batzordeak pixkanaka uretatik ezabatu beharreko 32 substantziaren zerrenda proposatu du. Proposamen horrekin, batzordeak lortu nahi duena da erreka, laku eta itsasoko urak substantzia arriskutsuetatik babestu eta zenbait produktu arriskutsu apurka ezabatzea. Substantzia horiek guztiak 2003. urtea baino lehen aztertuko dira eta, ondoren, ingurune urtarretik ezabatzeko neurriak hartuko dira.

Zerrendaren arabera, substantzia horietatik 11 arriskutsuak dira eta ezabatuak izateko lehentasuna dute (beruna, zenbait produktu fitosanitario, etab.) eta beste 11k aztertuak izateko lehentasuna dute. Aldiz, oraindik ez da frogarik aurkitu gainerako 10 substantziak toxikoak, iraunkorrak ala biometagarriak ote diren zehazteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila