Euri azidoa eutrofikazioaren erantzule

Estatu Batuetako ikerketek hango uren nitrogeno-kantitatearen % 25 aireak azido-eran utzitakoa izan zitekeela adierazten bazuten ere, egun % 34ean ipintzen dute muga.

Estatu Batuetako Ekialdeko Kostaldean New York-eko Envi-ronmental Defense Found-ek egindako ikerketek hango uren nitrogeno-kantitatearen % 25 (bakarrik) aireak azido-eran utzitakoa izan zitekeela adierazten bazuten ere, gaur egun azkena egin direnek % 34ean ipintzen dute muga.

Nitrogeno-kantitatea asko hazten denean, uretan dauden algak ugaldu egiten dira oreka guztiak apurtuz. Gertaera honek arrainen eta landareen hiltzea eragin dezake. Beraz, arazo hau baztertu asmoz datorren hamarkadan NO x substantzien isurketza 10 milioi tonatan txikiagotu beharko dela pentsatzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila