Eukariotoak uste baino ingurune samurragoetan sortu ziren

Eukariotoak uste baino ingurune samurragoetan sortu ziren
2010/12/01 | Elhuyar

Eukariotoen (onddoak, landareak eta animaliak, besteak beste) jatorria izotz-geruza erraldoien sakontasunean edo irakite-puntuan dauden uretan bizi diren mikroorganismoetan kokatu izan da. Oxfordeko Unibertsitateko ikerketa batek, aldiz, iradoki du ingurune askoz leunagoetan sortu zirela.

Gaur egun hiru domeinutan banatzen dira izaki bizidunak: arkeoak, bakterioak eta eukariotoak. Eukariotoak gertuago daude arkeoetatik bakterioetatik baino. Eta arkeo gehienak muturreko kondizioetan bizi diren mikroorganismoak izanik, eukariotoak halako lekuetan sortu zirela uste izan da. Dena den, eukariotoen jatorri zehatza ez zegoen batere argi.

Oxfordeko ikertzaileek arkeoen zuhaitz filogenetiko berri bat eraiki dute, eta, zuhaitz hori eukariotoenarekin gurutzatuta, ikusi dute eukariotoetatik gertuen dauden arkeoak berriki aurkitutako Thaumarchaea familiakoak direla. Eta arkeo gehienak ez bezala, Thaumarchaea familiakoak kondizio arruntetako inguruneetan bizi dira, bai ozeanoetan, eta baita lurzoruetan ere.

1
270
2010
12
014
Biologia; Genetika; Eboluzioa
Albisteak
16
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.