Etxerako bidean

Itsas dortokak jaio ziren hondartzetara itzultzen dira arrautzak errutera, baita milaka kilometroko bidaia egin behar badute ere. “Iparrorratz neurologikoak”, radar magnetikoak alegia, laguntzen die norabide egokia aurkitzen.

Jaio ziren hondartzetara itzultzen dira itsas dortokak arrautzak errutera. Ehundaka edo batzuetan milaka kilometrora egonda ere, etxerako bidea aurkitu egiten dute. Bidaia luze horiek burutzeko nola moldatzen diren orain jakin ahal izan dute zientzilariek: itsas dortokak Lurra inguratzen duten eremu magnetikoez baliatzen dira etxera itzultzeko.

Ozeanoetan zehar bidaiatzeko, bi koordenatuetako mapa magnetikoaz, intentsitateaz eta inklinazio magnetikoen angeluez baliatzen dira. “Iparrorratz neurologikoari” esker, eremu magnetikoetan gertatzen diren intentsitate- eta inklinazio-aldaketak atzematen dituzte eta Lurrarekiko duten posizioa birzehazten dute. Ez dute bide-seinalerik behar itsas dortokek eta hutsik egin gabe, aurkitzen dute etxerako bidea. Guztiok dugu horretaz, zer ikasi franko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila