Etxeko tresnen 'loaldiak' energia asko behar du

Etxeko tresnen 'loaldiak' energia asko behar du
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: G. Roa)

Telebista erabat itzali ordez, aukera izaten da 'loaldian' uzteko; kontsumo gutxiko argitxo batek adierazten du gailua prest dagoela urrutiko agintea sakatu hutsez edozein unetan pizteko. Baina 'loaldi' horrek energia kontsumitzen du, eta Erresuma Batuko datuek alarma piztu dute ingurumenaz arduratzen diren hainbat erakundetan, besteak beste, hango Ingurumen Ministerioan.

Erresuma Batuan, tresna elektrikoen 'loaldiak' 7.000 milioi kilowatt ordu energia gastatu eta 800.000 tona karbono dioxido isurtzen du atmosferara urteko. Alegia, Glasgowko biztanle guztiek New Yorkerako bidaia egingo balute, joan eta etorri, karbono dioxido gutxiago isuriko lukete. Gainera, 2020. urterako 74 milioi telebista izango dituzte Erresuma Batuan, hau da, ikusleak baino telebista gehiago. Beraz, hurrengo urteetan tresnen 'loaldiaren' kontsumoa izugarri handitzea espero dute.

Berriak labur
2
1
218
2006
3
002
Energia; Ingurumena
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila